bilatzailea

imagen lateral

hasiera

Elikadura funtsezkoa da pertsonen osasunerako eta bizitzarako, baina horrez gain, zuzen-zuzen eragiten du erkidegoaren ongizatearekin zerikusia duten beste hainbat arlotan ere, hala nola, kulturan, elkarbizitzan, bioaniztasunean, paisaian, garapen jasangarrian eta ekonomian.  

Euskal Herriaren kasuan, gainera, elikadura eta elikaduraren inguruko guztia –gastronomia eta nekazaritza eta elikagaien jarduera– bertako identitatearen ikur adierazgarrienetakoa dela esan daiteke. Euskal Sukaldaritza eta bertan erabiltzen diren lehengaiak –herri honetan ekoizten diren elikagaiak eta edariak– nazioarteko erreferente bihurtu dira.  

Tradizioak, bokazioak, espiritu ekintzaileak eta berrikuntzak bat egiten dute elikagaien euskal industrian xede bakarrarekin: kalitate bereizia. 

Eusko Jaurlaritzak,Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren bidez, Euskal Herriko elikagaiak eta ardoak bereizten dituzten balioak sustatzeko, bultzatzeko, modu jasangarriak garatzeko eta hedatzeko bideratzen ditu jarduera-politikak; merkatu globalizatu honetan lehiakor bihurtuko dituzten balioak, hain zuzen: berrikuntza eta jatorriko kalitatea. 

Euskadin, naturak emandakoa ondo zaintzen dugu.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.


x

Mesedez, adierazi emaila, IFZ eta sozietatearen izena